martes, 1 de noviembre de 2011

IPUINAK GAUEAN (Alejandra Garcia Rosado)

Aurreko sarrerari jarraiki, hau da, ipuinak etxean kontatzeak duen garrantziari buruz, gaurkoan, bideo batekin uzten zaituztet.

Bertan, Alejandra Garcia Rosado psikologoa aritzen da hizketan. Aipatzen du nola oso lanpetuta ibiltzen diren gurasoek gauean haurrekin momentutxo baten egon eta ipuin bat kontatzeko une bat topatzeak, onura asko ekartzen dizkiola umeari, umeak momentu hori berarentzat soilik dela baitaki, berarekin bakarrik egoteko. Autoestima eta norbere buruaren segurtasunean ere onurak omen dakartza. Horrez gain, umeak ipuinak irakurtzeko ohitura har dezake, egunerokotasuneko parte bihurtuz.

Ipuinak kontatzeko modu asko daudela dio Garciak:

Horietako bat existitzen den ipuin bat kontatzea omen da.
Bestea, aldiz, gurasoak ipuina sortzea da, pertsonaia edo animaliatxo bat aukeratu eta hortik abiatuz, umeari gertatutako zerbaitekin istorioa sortzea. Horrela, umeari gertatutako horrek ondorio desatseginak izan baditu, gurasoak, ipuinaren bitartez, soluzio edo irtenbide desberdinak eman diezazkioke. Azken finean, zeharkako modu batean ikaskuntza emango da.

Ipuina eguna izteko modu bat dela diozku psikologoak. Ez baita ipuina kontatzea soilik, umearekin bakarka egoteko momentu bat da. Ipuin batetik hasiko baikara, baina ume eta aita edo amaren arteko elkarrizketa bat irtengo da, egunean gertatutako gauzak, umearen egoera emozionala… ezagutzeko bide emango diguna.

Hortaz, hementxe uzten zaituztet, bideoarekin:










No hay comentarios:

Publicar un comentario