viernes, 4 de noviembre de 2011

MITO eta gainontzeko narrazioen desberdintasunak

Sarritan, mitoa gainontzeko narrazioekin nahasten da, hala nola, ipuin, alegia edo legendekin. Azken biak oraindik azaldu ez arren, desberdintasunak egitea da nire gaurko helburua.


Ipuinari dagokionez, hainbat desberdintasun daude ipuin eta mitoen artean. Mitoak fikzio bezala aurkezten dira, ipuinak benetako istorio bezala aurkezten diren artean. Funtzioa ere batetik bestera aldatu egiten da, izan ere, mitoek batez ere funtzio etiologikoa izaten dute, hau da, egoera jakin batera nola heldu garen azaltzen saiatzen dira, baina ipuinek baloreak trasmititzen dituzte. Horrez gain, argumentuan ere desberdintasuna ageri dira. Ipuinen argumentuak sinpleak izaten dira, mitoena, aldiz, konplikatuagoa izaten da. Gainera, mitoetan kontatzen den istorio bakoitzak erlazio zuzena izaten du gainontzekoekin, leku eta pertsonaien errepikapenagatik.


Alegiak mitoetatik batez ere, pertsonaia eta funtzioagatik bereizten dira. Alegietako pertsonaiak pertsonen jokaera izaten duten animaliak izaten dira; mitoetakoak, aldiz, Jainko- Jainkosak, heroiak, munstroak… Funtzioari dagokionez, alegiek mezu moral bat izaten dute, zeina amaieran biltzen den irakaspen bezala. Mitoak, ordea, lehen esan bezala etiologikoak dira batez ere.


Legenda edo elezaharrei dagokienez, mitoak bezala, funtzio etiologikodun egiazko istoriotzat jotzen dira. Hala ere, mitoak ez bezala, denbora erreal eta historiko batean gertatzen dira, entzule edo irakurlearentzako ezagunak diren lekuetan eta pertsonaiak errealak izaten dira, adibidez, Cid, Carlo Magno…


Argumentu bera mito, ipuin edo legenda batean ager daiteke, istorioa aurkezteko moduaren arabera (erreal aedo fikziozkoa) eta funtzioaren arabera (etiologikoa, didaktikoa, entretenitzekoa…).


Argi geratu da, hortaz, zeintzuk diren mito eta legenda, ipuin eta alegien arteko desberdintasunak.




Mitoen gaian gaudelarik, Santurtziko Udal Euskaltegiko web orritik harturiko mito batekin uzten zaituztet:
http://www.santurtzieus.com/gelairekia/testuak/irak/basajauna.htm

SAN MARTINIKO ETA BASAJAUNA
Atauneko Muskia mendian ereiten zuten garia Basajaunek. Behin gizonezko bat (San Martiniko, beraien laguna zena) bisitan joan zitzaien. Kobazuloan sartu zenean gari piloa ikusi zuen, eta zera esan zien, baietz berak gari meta horien gainetik salto egin horiek ikutu gabe. Oso abarka zabalak zeramatzan gizontxoak, eta jakina, salto egitean abarkak gariz bete zitzaizkion.

Gero haiek agurtu eta herrirantz abiatu zen. Baina Basajaunak konturatu ziren, eta ikusi zuten abarketan garia zeramala. Orduan, aizkora bat bota zioten, baina gaztainondo baten enborrean geratu zen.

Bazeukaten beraz, gari-hazia baina ez zekiten noiz erein behar zuten. Orduan, egun batean San Martiniko Basajaunen kobazulora hurbildu eta hurrengo abesti hau entzun zien:

"Gizakiok balekite abestitxoa
aterako liokete etekin ederra.
Hostoa sortzean erein artoa,
hostoa erortzean erein garia
San Lorentzo garaian erein arbia"

Horrelaxe egin zuen San Martinikok, udazkenean erein zuen garia, eta uda aldean lortu zuen uzta. Horrela, garia eta ogia mundu osoan zabaldu zen.

Beste amarru baten bitartez, lortu zuen San Martinek serra egiteko sekretua ere. Basajaunak serrak egiten zituen bere tailerrean, San Martinek berriz, ez zekien nola egiten ziren. Ikasi nahi zuenez, morroiari agindu zion esateko bazekiela nola egiten ziren. Basajaunak hori jakitean zera esan zion morroiari:

-Ikusi al du bada, zure jaunak gaztainondo hostoa, ala?
-Ez, ez du ikusi, baina ikusiko du - erantzun zion morroiak.

Morroiak San Martini kontatu zion eta honek gaztainondoaren hostoaren forman fijatuta, serra egin zuen.

Gauean Basajauna San Martinen tailerrera abiatu zen ikusteko ea serra egin ahal izan zuen. Bertan serra bat ikusi zuen, eta hortzak (serraren hortzak) okertu zizkion apurtu nahian. Tamalez, tresna hobetzea baino ez zuen lortu. 

Eta horrela, serra ere mundu osoan zabaldu zen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario