domingo, 30 de octubre de 2011

ETXEAN ERE IPUIN KONTARI



Badirudi ipuinak etxeko txikitxoei kontatzea iraganean geratu zen ohitura bat dela.

Gaur egun, ematen du gurasoak hain daudela okupatuta, zeinen ez dutela denborarik haurrei ohera joan aurretik ipuin bat kontatzeko ere.

Lo egin baino lehen ipuin bat kontatzeak uste duguna baino gehiago suposatzen du. Ba al zenekien umeari irakurriz irudimen eta hizkuntza estimulatzen direla? Horrez gain ipuinak irakurtzearekin askoz ere gauza gehiago lortzen dira, horiek artean hurrengoak:

-       -  Ipuinak entzutean, umeak pentsakorragoak bihurtzen dira. Izan ere, beti aurkitzen dugu mezuren bat, lehen esan bezala, ona eta txarraren artean bereizten jakitera eramaten dituena, edo nola jokatu jakitera eramaten dituena…

-        -   Zenbait ipuinetan haurrak bertako pertsonaiekin identifikatu daitezkeenez, istorioan zehar gertatzen ari denak norbere beldurrak garaitzeko argudioak izatea suposatzen du. Beraz, norbere beldurrei aurre egiten eta control handiagoa izaten laguntzen dute.

-        -  Ipuina haurraren garapen intelektualerako oinarria ere bada, pertzepzioan, ulermenean, memorian eta espresioan ere laguntzen du.

-       -   Haurrak hitz gehiago ikasten ditu, hau da, hiztegiaren aberaztasuna lortzen du.

-       -  Abenturadun eta magiaz beteriko istorioek haurren interesa pizten dute, eta beraz, kontakizun gehiago ezagutzeko gogoak izaten dituzte.

-       -   Haurrak erlaxatu eta lasaitzeko bide dira.

-       - Haur eta gurasoen arteko harremana hobetzeko modua ere badira.


Horrez gain, kontatzen den ipuinak eragin positiboak izan ditzan, zenbait gauza kontuan hartzekoak dira. Leku egoki bat aukeratu behar da; emozioarekin kontatu behar da, entonazioarekin…; umeak dituen erreakzioei erreparatu behar zaie; galderak egitea ere garrantzitsua da, umeak entzun edo irakurritakoa ulertu duela baieztatzeko. Horretatik aparte oso garrantzitsua da umeak duen adinerako egokia den liburu bat aukeratzea, adin bakoitzerako era desberdinetako liburuak zehaztuta baitaude.


Ikus dezakegu beraz, ipuinak etxean kontatzeak ere nolako eragina duen umeengan.

Web orri batekin uzten zaituztet, non haurrei irakurtzeko hainbat ipuin aurki ditzakegun:
http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/user/anon/page/ipuinaklista


No hay comentarios:

Publicar un comentario