lunes, 7 de noviembre de 2011

MITOEN GARRANTZIA

Aurreko sarreretan ikusi bezala, mitoak oso garrantzitsuak dira. Gaurkoan horretaz arituko gara hain zuzen ere, mitoen garrantziaz alegia.
Gaur egun, “hori mito bat da” esaten dugunean, mito hitza ez da hartzen bere esanahiarekin. Kasu horretan, mito hitzak beste esangura bat hartzen du, zerbait gezurra dela dela edo kontatzen den zerbait dela adierazteko erabiltzen da esaldi hori. Beraz, mitoa gezurrezkotzat eta faltsutzat kontsideratua izan da.
Hala ere, adituek egindako zenbait azterketetako emaitzak, herri primitiboak heldu ziren konklusioetara heldu dira, hau da, mitoak errealak eta garrantzitsuak direla, eta horrela kontsideratuak izan behar direla.
Kontuan hartu behar da, mitoak ez direla guztiak garai berdinean idatzi, eta ,hortaz, garai horietan kokatu behar garela eta garai horretako begiekin begiratu irakurtzerako orduan, idatzi duenaren helburua aintzat hartuz.
Mitoei egindako mesprezuen ondorioz, gure nortasuna galdu dugu edo galtzeko bidean gaude. Gaur egun, nori interesatzen zaizkio aymara, quechua…-en mitoak? Jatorria bertan dutenei eta ikertzaile batzuei besterik ez. Hala ere, bertan dago historia sakratua, askoren jatorria eta nortasuna.
Mitoak ez dira zientzia edo historiaren kontrakoak, jende askok esaten duen bezala. Ez da mitoekin bukatu behar, guztiz kontrakoa, ikertu, aztertu, berinterpretatu… egin behar direla deritzot, mundua hobeto ulertzeko eta gauza asko trasmiti diezazkiguketelako.

 Oraingo honetan, "Bizkaialdeko Ipuin Esaundak"-eko Lamiñei buruzko pasarte batekin uzten zaituztet:

LAMIÑAK BAÑUTZEN

Gezalan, Bañutzeko baserrian,  baserria egoneko lekuan, ur gaziak urtetan eban eta bañu etxea egoan.

Gero, ba, bañu hartuteari itzi eutsienean, beste etxe bat egin zan eta ur gazi horrek urtetan eban lekutik hasi eta errekaraino tuberia bat imini eben eskusaduko urekin batera, horregaitik gaur ez da iturri gazi hori ikusten.

Ur gazi hori, bañetako ezeze, gaztainak egosteko be eroaten eban jendeak ona baino hobea zan eta.

Lamina asko egoten ei ziran, gezala guztian. Sarri askotan kontetan eben zelan urregorrizko orrazia eukien eta uretara sartuten ziran txirripistadotsean.
Gaur ez dago holangorik. Gezalaraino kaminoa egin dabe. Hemendik aurrera ez dago burpidea baino. Hor goragoan, Beresia, Elexartza, Elordui eta horiek auzuneok daukaguz eta hortik gora joaten jakun eli hori.

Mandazainak be ibilten ziran lehenago hemendik gure parajetik. Gizon lerden  eta bizkorrak izaten ziran, lamiñen eta holangoen bildurbakoak.

Guk ostera, batez be andrazkoek bildur handia izaten geuntzien horiei lamiña horiei.

Eta eskerrak Don Damian abadeari! Harexek emon zigun erremedioa holangorik agertu ezkero errezetako aginduz.

Iñoz entzun be egin dautsiet horiei horko goiko auzunetakoei han Aibelaibeko haitzetan be agertuten zirela lamiñak argi eta guzti.







No hay comentarios:

Publicar un comentario