jueves, 17 de noviembre de 2011

ALEGIAK

Alegiak, konposizio literarioak dira eta ia beti pertsonaiak animalia edo objektuak izaten dira, giza ezaugarriak izaten dituztena, hala nola, hizkera, mugimendua… istorio hauek irakaspen hezigarri batekin bukatzen dira.


Hortaz, animalia-ipuin bezala klasifikatzen dira.


Titulutik hasita, bi pertsonaiaren arteko aurkakotasuna dagoela ikus dezakegu, tituloa bera bi pertsonaien izenak osatzen baitute normalean. Bi pertsonai horiek beti desberdintasun sozialean agertzen dira: bat bzi-maila altuan eta bestea maila baxuan. Ekintzaren bat dela eta, egoerak buelta ematen du, hau da, maila altuan zegoena maila baxualgora jeisten da, eta maila baxuan zegoena, maila altura pasatzen da, paper aldaketa bat sortuz. Hau oso ohikoa da alegia herrikoietan batez ere.

Hegel-ek esan zuen legez, La fábula es como un enigma que será siempre acompañado por su solución".

Aipatutako aurkakotasun horiek ezinbestekoak dira alegia gainontzeko literatur generoetatik bereizteko. Horrez gain, alegien beste berezitasun bat ezinezko ekintzetan oinarritzen direla da.

Honakoak dira aipa ditzakegun ezaugarriak:

-          - Eduki moral edo diaktiiko bat izaten du.
-          - Beti izaten du irakaspen bat, normalean eta zaharrenetan amaieran agertzen delarik.
-          - Pertsonai gutxiduna eta laburra izaten da.
-          - Asmamen handia izaten dute, imajinazio- eta kolore- aberaztasuna.
-          - Sinesgaitza da.
-          - Bertute eta bizioak modu ironiko batean aurkezten dira.

Historian zehar, alegiak, animaliak agertzen diren kontakizunak ezezik, eredutzat har ditzakegun kontakizuntzat kontsideratuak izan dira.

Hainbat filosofok hitz egin zuten alegiei buruz. Adibidez, Platonek, ez zuen onartzen alegien bidez irakastea, horrelakoek, arima egiatik aldentzen dutela esaten baitzuen.

Aristotelesek, alegiak hizlari batek konbentzitzeko erabiltzen dituen elementuak direla defenditzen zuen, eta ez zituen genero literariotzat hartzen.
Rousseau-k alegien erabilera hezkuntza gogorki kritikatzen zuen, eta umeen izaera tolesgabearen deformatzaile bezala kontsideratzen zituen. Umeek ulertzeko zailak direla zioen eta moral okerra transmititzen dutela baieztatzen zuen.

Guzti horiek alegien kontra zeuden arren, bazeuden horien alde egiteen zutenak ere. KarlVossler-ek adibidez, ikaskuntza prozesurako garrantzitsuak zirela esaten zuen, hala ere, umeentzat zailak izan zitezkeela ere onartzen zuen.

Alfonso Francia-k esaten zuen legez, oso garrantzitsuak dira haurren eta nerabeen jarrerei mesede egiten diote, kalitatezko baliabide bezala izendatzen ditu eta hekuntza prozesua hobetzen dutela baieztatzen zuen.

Hortaz, alegiei buruz era guztietako iritziak aurki ditzakegun arren, gaur egun, hezkuntza munduan oso sartui¡ta daude eta ikaskuntzarako oso erabiliak dira.


Gaurkoz bukatzeko, webgune honetatik lortutako alegia batekin uzten zaituztet  http://www.amaroa.com/elezaharrak/alegiak-gizona-eta-sugea

Antza denez, Jose Mari de Auzmendik JM Barandiarani 1932. urtean kontatua:

GIZONA ETA SUGEA
     Aralarren, Ormazareta izeneko lekuan gertatua da hau. Artzain batek bere artaldea larre horietara bazkatzera zuela, ustekabean  suge kume bat atera zitzaion. Polita eta atsegina iruditu zitzaionez bere txabolara eraman eta gaztangazura edaten erakutsi zion.

    Ordutik aurrera, egunero, ordu jakin batean txabolara etortzen omen zitzaion eta artzainak gaztangazura ematen zion edateko. Udazkenaren ondoren hotza eta eguraldi txarra iritsi zenean artzaina mendi gainak utzi eta aranera jaitsi zen artaldearekin. Baina, sugea ez zen ahaztu artzainaz eta udaberrian Ormazaretara bueltatu zenean txistu egin berehala azaldu omen zitzaion sugea jatekoaren bila.

    Horrelaxe urte batzuk pasa zituzten, baina halako batean, artzainak artaldea saldu egin behar izan omen zuen eta Aralarrera igotzeari utzi zion.

    Urte mordoxka bat ondoren, artzaina lagun talde batekin mendi buelta bat ematera joatea suertatu zitzaion Ormazareta ingurura. Bertan zeudela, horrela esan zien lagunei: baietz munstro bat agerrarazi!

    Lagunek ez omen zioten sinetsi, baina artzain ohiak txistu luze bat egin zuenean, han agertu zen sugetzar izugarri bat.

    Artzaina lagun zaharrarengana konfiantzan hurbildu omen zen, baina sugeak gaztangazura ikusi ez zuenean artzainaren gainera salto egin, gorputzaren inguruan bilduan bildu zitzaion eta ito egin zuen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario