martes, 22 de noviembre de 2011

Kopla Zaharrak

Hurrengo egunetan, kantuei buruz arituko naiz hizketan, zehazkiago esateko, kopla zaharrak, baladak eta sehaska kantak azaltzen saiatuko naiz, ahozko eta idatziko tradizioan arrasto nabarmena utzi baitute.


Gaurkoan, kopla zaharrak zer diren azaltzeari ekingo diogu.

Kopla zaharrak euskal literaturan garrantzia handia dute. Usadio zaharretan oinarritzen dira eta funtzio soziala dute, hainbat ospakizunetan abesten baitira, hala nola, Santa Ageda egunean, Olentzero egunean, Gabon zaharretan…
Gaur egun, kopla zaharrak buruz ikasten dira, eta buruz ikasi ondoren abesten dira. antzina, ordea, momentuan bertan sortzen ziren, abesteko momentuan, hau da, bat-batean asmatutakoak izaten ziren, inprobisatuak.

Zenbait ezaugarri dituzte koplek:

- Formula bat jarraitzen da: Hasiera batean agurra agertzen da. Ospatzeko egunari edo Santuari aipamena egiten zaio.
- naturari erreferentzia ugari egiten zaizkio.
- 4 bertso- lerro izaten dituzte.
- Azken bi bertso lerroetan agertzen da eduki garrantzitsuena

Adibide bezala, eskolan,  Igorreko Inazio Zubizarreta eskolan, urtero- urtero abesten genuen Santa Ageda koplaren bertsioarekin uzten zaituztet. Horrez gain, “Igiriñauko Artzainak” kopla ere jarriko dizuet, herritar batek abestu didana:

SANTA AGEDA
Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko ahal dabe.
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.

Igorreko eskolatik hona
gatoz zuei kantatzera,
Agate Deunak ekarri gaitu
zuen etxeko atera.

IPIÑABURU LEKU ALTUAN
Ipiñaburuko leku altuan
Undurragaren buruan,
Ikazginagaz ezkontzen danak
Ez dau zentsurik buruan.

Atzo goizean prebentau eta
Gaur naroazu absora
Leku txarrean egineko egurrak
Aterazoten bidera.

Harezpe batean ezarri eta
negarra far-far altzora,
Abadearen lapikotxoa
Etorri jatan gogora.

Abadearen lapikotxoa
Txikerra baina gozoa
Ikazginaren lapikotxoa
Handia baina harroa.







No hay comentarios:

Publicar un comentario