miércoles, 2 de noviembre de 2011

Mitoak, zer dira?


Ipuinei buruz  nahikoa zentratu ondoren eta horiei buruz hitz egiten asko aritu ostean, mitoen munduan murgilduko gara.

Lehenik eta behin, mitoak zer diren azaltzeari ekingo diogu.

Mitoa kontakizun tradizional bat da, Jainkoek, heroiek, munstroek… parte hartzen dutena. Mito ugarik mitologia osatzen dute.

Mitoak, azken finean, kultura edo herri bateko sineskeren parte dira, zeinak egiazko istoriotzat hartzen diren. Hala ere, zenbaitek hainbat kasutan, bere izaera fantastikoagatik gezurtzat hartu izan dituzte.

Orokorrean mitoen funtzioak ugariak dira, baina hiru funtziotan laburbildu ditzakegu guztiak. Al de batetik azaltzeko funtzioa dute, izan ere, jatorria, izateko arrazoia, edo bizitzaren aspektuek baten arrazoia azaltzen, garatzen edo justifikatzen saiatzen dira. Bestalde, funtzio pragmatikoa ere badu, funtzio honi esker, mitoek gauza bat era batera zergatik den eta ez beste batera zehaztu eta justifikatzen dute. horrez gain, esanahizko funtzioa ere badute. Horrek adierazten duena da mitoek ez dutela soilik zerbait azaltzen, gizakiari kontsolamendua, bizitzarako helburuak, baretasuna… ere ematen dizkiola.

Gainontzeko genero tradizionalak bezala, mitoak ere jatorria ahozkoan du, beraz, aurreko sarreraren baten ere aipatu bezala, transmisioz transmisio pixka bat moldatzen joaten dira, igorlearen arabera. Jatorria ahozkoan izan arren, idatzikora ere pasatuak izan dira, horietariko asko mantendu direlarik.

Hainbat mito mota bereizten dira:

    Mito kosmogonikoak: munduaren sorrera azaltzen saiatzen dira.
    Mito teogonikoak: Jainko- jainkosen jatorria kontatzen dute.
    Mito antropogenikoak: gizakiaren agerpena azaltzen dute.   
    Mito etiologikoak: gauzen, izakien, tekniken eta instituzioen jatorriaz aritzen dira.
    Mito moralak: ongia eta gaizkiaren existentzia azaltzen dute.
    Mito fundazionalak: herri  eta hiriak nola sortu ziren kontatzen dute, jainkoen eskutik.
    Mito eskatologikoak: etorkizunaren berri ematen dute, munduaren amaiera.

PERTSONAIA MOTAK

Lehen aipatu bezala, mitoetan oso ohikoa da heroiak, Jainko- Jainkosak, Lurra, erraldoiak… agertzea. Oposizioa erabiltzea oso ohiko da, hau da, kontrajarriak diren kontzeptuak erabiltzea, adibidez: beltza eta zuria, zaharra eta gaztea, altua eta baxua….


Web orri interesgarri batekin uzten zaituztet, bertan, hainbat mitori buruzko bideoak ikusteko aukera izango duzue:
http://vimeo.com/album/195440


Adibidez legez, honako mito honekin uzten zaituztet, aitonak kontatutakoa. esan bezala, bloga berarengan pentsatuz sortu nuen eta gure artean ez dagoelarik, gaurkoa berari zuzendua.

ANBOTOKO MARI

            Orozkoko gizon aberats batek olea bat egin eban eta martxan ipinten joan zirenean olea ez ebilela konturatu ziren. Orduan gizonak olagizon bateri deitu eta Mari Anbotokoagana agindu eban kontsulta egitera  Superlegorrera.

            Gizona Superlegorrera heldu eta Mari aurkitu eban, kobazuloa ondo apainduta eukalarik. Eta Anbotoko Señoreak esan eutson:

-Zetan zatoz ba zu ona? Esarri, esarri!

Gizona eseri egin zan eta sagardo apur bat emon eutson urre gorrizko edalontzi baten.

-Mari Anbotokoa ugazabak olea bat egin dau baina ez dabil martxan.
-Bedeinkatu dozue?

Eta gizonak ezetz esan.

-Ba bedeinkatu ein behar dozue ze deabruak deko lotute eta horregaitik ezin da mogitu. Konbentu batera joan behar dozue eta konbentuko superiora ekarri, bedeinkatu eta holan martxan hasiko da.

Gizonak Mariri eskerrak emon eta Joan egin zan.

Olartera heldu zanean ugazabari kontatu eutson jazo jakona. Konbentura joan zan eta frailea ekarri eban olartera. Fraileak olea bedeinkatu ebanean zarata izugarri bat entzun zan, deabruaren hasarrea, eta orduantxe hasi zan martxan olea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario