lunes, 28 de noviembre de 2011

Bertsolaritza


Ahozko tradizioaren beste altxor preziatu bat bertsolaritza da dudarik gabe.
Honi buruzko hainbat definizio eman diren arren, Xabier Amuriza bertsolari famatuak honela definitu izan zuen bere garaian:

“Neurriz eta errimaz
Kantatzea hitza
Horra hor ze kirol mota
Den bertsolaritza”.

Horrez gain, Andoni Egañak, Jon Sarasua eta Joxerra Gartziak idatziko “Bat-bateko Bertsolaritza”-n, kanta, errima eta neurriaren bidez egiten den berbaldi bat bezala definitzen dute. baina alderdi horiez gain, arrazoibideak eta balibide poetiko eta erretorikoek ere garrantzia dutela aipatzen dute.
Aurrean aipatutako alderdi telniko horiek azaltzeari ekingo diogu:


DOINUA

Dakigun bezala, bertsolariek ez dute musika tresnen laguntzarik izaten abesterako orduan, eta doinu baten bidez abesten dituzte. Bere garaian, Juanito Dorronsorok 3.040 doinu aztertu eta sailkatu zituen era honetan:
-usadiozko herrikoiak (gehienak horrelakoak izzaten dira)
-Propio osatutakoak
-Neurriz parera datozen berriak

Jende askok uste du bertsolari bate kondo abestu behar duela eta ahots polita izan behar duela, baina Egaña, Sarasua eta Gartziak dioten bezala, bertsolariaren arrakastaren gakoa ez dago ondo abestean, baizik eta doinu egokia aukeratu eta hori abesteko moduan baizik.


NEURRIA

Dakigun bezala, bertsoa zatitu egiten da, puntutan. Horietako bakoitzak silaba kopuru jakin bat izango du, beti ere neurriaren arabera.

Neurri gehiago dauden arren, gehien erabiltzen diren neurriak honakoak dira:

-Zortziko txikia (7-6/ 7-6)
-Zortziko handia (10-8/ 10-8)
-Hamarreko txikia (zortziko txikia bezalakoa, baina puntu eta errima bat gehiagorekin).
-Hamarreko handia (zortziko handiaren egitura bera, baina puntu bat gehiagorekin).


ERRIMA

Askorentzat, errima da bertsolaritzaren gakoa, jende askok esaten du “errima erabiltzen badugu, bertsotan ari gara”.

Errima asonantea eta kontsonantea bereizten dira.

Errima pobrea eta aberatsa bereizten dira. Pobrea “ordua” eta “burua” hitzek osatuko lukete, eta aberatsa, aldiz, “elizan” eta “gerizan” hitzek.

Hainbat bertsolarik aipatu izan duten legez, errima eta neurri baten barruan jolasean aritu behar izaten denez, oso zaila izaten da horrez gain, esan nahi dena esatea. Hau da, bertsolariak, errima eta neurri baten barruan ahal duena edo gai dena esaten du. Hala ere, badaude bertsolari batzuk esan nahi dutenera dezente hurbiltzea lortzen dutenak.

Aipatu beharra dago, bertso batean errimarako hitz bat birritan erabiliz gero, asko zigortzen den akats bat da eta poto egin duela esaten da.


Bertsolaritza pixka bat zertan datzan eta bere alderdi teknikoak azaldurik, Xabier Amurizak idatzitako eta oskorrik musika jarritako bertso honekin uzten zaituztet:

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.


Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.


Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?




No hay comentarios:

Publicar un comentario