domingo, 11 de diciembre de 2011

Maialen Lujanbio

Tradizioan bertsolari famatuak eta bizitza guztirako arrastoa utzi duten bertsolari ugariren bertsoak ezagutu izan ditugu, hala nola Pernando Amezketarra, Basarri, Bilintx, Txirrita, Uztapide, Etxahun, Lazkao Txiki, Xalbador… bezalakoenak.

Gaur egun ere, ordea, baditugu oso aipagarriak diren bertsolariak, esaterako, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elorza, Xabier Euzkitze, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia

Hala ere, gaurko sarrera Maialen Lujanbiori eskeinia izango da. Hernaniarra da izatez, Gipuzkoarra, eta Arte Ederretan lizentziatua da. Hainbat txapelketa irabazi izan ditu: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa hiru urtez (1990, 1991, 1994), 2003ko Gipuzkoako Bertsolari txapelketa, eta orain dela bi urte, hau da, 2009. urtean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazle izan zen, lehen emakume irabazlea, ordura arte Andoni Egaña izan zelarik.

Hori dela eta, oso aipagarria iruditu zait bertsolari emakume hau.

Maialen Lujanbiok umeentzako eginiko bertsoa uzten dizuet, Pirritx eta Porrotx pailazoekin abestutakoa.



IRRi EGITEN DUENARI



Irrifar laranja bat margotu
diogu eguzkiari
goizero egin diezagun harek
koloretsuago argi
esnatu dezan bihotz barrutan
lo dugun bizi poz hori.

Irrifar iheskor bat margotu
diogu hegoaizeari
sekula ez da berriz izango
berri beltzen mandatari
Kantu zaharren doinuan orain
Firi firi txistu dagi.


Irrifar pottolo bat margotu
diogu laino beltzari
orain euria milaka tanta
koloretsutan du ari
zipriztinetan bizia emanaz
gure herri zuri-beltzari

Irrifar argitxu bat margotu
diogu ilargiari
orain ilberatan zilarrezko
irrifar fin fina dagi.
zerutik jeikita dabil
amesgaiztoen ehiztari.

Irrifar erraldoi bat margotu
diogu mundu zaharrari
bere buruari biran doan
nahi gabeko bidaiari
munduko herri guztitan irri
zati bat geratu bedi.

Irrifar txikitxo bat margotu
diot neure buruari
eguzki ilargi hegoaize
mundu zahar eta euri
denak keinuka ari baitira
IRRI EGITEN DUNARI

Bukatzeko, orri honekin utzi nahi zaituztet, bertsolaritzari buruzko berri asko biltzen dituena eta oso interesgarria iruditzen zaidana:

No hay comentarios:

Publicar un comentario