lunes, 17 de octubre de 2011

Zertan datza "kontu kontari"?


Arratsalde on lagunook!
Ikusten duzuen bezala, nire blogaren titulua “kontu kontari” da. Beraz, izenak berak pista ugari ematen dizkigu, bloga zeri buruzkoa izango ote den jakiteko orduan. Kontu= ipuin, beraz, ipuin kontari. Hala ere, ez da ipuinei buruzkoa soilik izango. Idatzizko eta ahozko tradizioak bildu nahi ditut blog honetan. Hortaz, ipuinetaz aparte, kontakizun, mitoak, legendak, kantak… ere aipatuko ditut.
Nire helburua zein da beraz? Aipatutako guztiak (kantu, ipuin, mito, legenda…) hezkuntzarekin lotura dutelarik, guztiongana hurreratzea, eta behintzat horietako batzuk ezagutzera ematea. Hau da, haur hezkuntza eta batez ere lehen hezkuntzako umeei kontatzeko eta beraiek irakurtzeko bezalako idazkiak erabiliko ditut, garai horietan irakurritakoaren ulermena eta entzundakoaren ulermena lantzea oso garrantzitsuak direla deritzodalako.
Horrez gain txikitatik izan dut gustuko horrelako gauzak entzutea, aitonarekin sutondoan jarri eta kontalari eta kantari lanak egiten baitzituen. Oso oroitzapen onak ditut garai hari buruz. Orain egoerari buelta emateko ordua iritsi dela uste dut, hau da, entzulari lanak egin beharrean, kontalari lanak egiteko ordua, aitonak egiten zuen paperean jarriz.

Ez ditut ohikoak diren kontakizunak, ipuinak... idatziko, baizik eta ezezagunak direnak edo ahaztuak edo ahazteko puntuan daudenak. Ahozko trasmisiorako aitonak kontatutako ipuinez, kantez... -ez gain, jende zahar ezagunari elkarrizketak egitea erabaki dut. Idatzizko trasmisioari dagokionez, liburuez baliatuko naiz batez ere. Hortaz, Arratiakoa naizen aldetik, bertako kontaerak egingo ditut batez ere. Horrek ez du esan nahi, gaur egungo ipuin, kontakizunak edo Arratiaz gain beste leku batzuetakoak erabiliko edo egingo ez ditudanik, hooriek ere erabiliko baititut, gehien bate bertan zentratu arren.

Beraz, espero dut, ahalik eta ondoen egitea, eta guztiok gustuko izango dituzuen idatziak egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario