lunes, 24 de octubre de 2011

IDATZIZKO TRADIZIOAREN GARRANTZIA

Ahozko tradizioa aurrerago aipatuta, idadizkoari ekingo diogu oraingo honetan.

Idatzizko tradizioa komunikatzeko modu oso garrantzitsua izan da gizakiaren historian, eta norbere ideiak, sentimenduak, pentsamenduak… adierazteko aukera eman digu duela hainbat milioi urtetatik.

Komunikazio modu honek gure arbasoen hainbat datu ezagutzera  ere eman digu. Izan ere, duela urte askotako hainbat eta hainbat gauza idatzirik agertatutako idazkie, datu…en bidez dakizkigu, eta garai hartako jendeak horiek idaztea erabaki izan ez balu, hoerietariko asko eta asko ezin izango liratekeen ezagutzera eman.

Historia aldetik berebiziko garrantzia izateaz gain, jende ugarik idazketan aurkitzen du liberazio bide hori, irakurleak adeitasun osoz irakurtzen situelarik beren sorkuntza horiek.

Horretaz aparte, aipagarria da idatzizkoak duen abantaila edo bertutea: duen iraunkortasuna. Esaten den bezala, “hitzak haizeak daramatza” baina idatzita dagoena, idatzita geratzen da eta konstantzia bat dago. Hitz idatzia gogoragarriagoa da beraz, iraun egiten du, idazten denak dirau.
.
Komunikatzeko era bata edo bestea izanik, hau da, idatzizkoa edo ahozkoa delarik ere, guztiok argi izan behar duguna, komunikazioa ezinbestekoa dela da, bai komunitate baten eta orokorrean munduaren garapena lortu ahal izateko eta baita norberaren garapen integrala emateko ere. Azken finean hori da ikasleei transmititu behar zaiena ere.

Gaurkoari amaiera emanez, beste kontu batekin uzten zaituztet. Oraingo honetan, Juan Manuel Etxebarriak “Euskal Urtea Ohituraz Betea”-n argitaratutako bat:


DIMA ETA OTXANDIOREN ARTEKO MUGARRIA

Terrenoz Dima handiagoa da Otxandio baino eta hauxe kontatzen da Arratia aldean:

Antzina, Dima eta Otxandio konpondu ezinik zebiltzan euren arteko mugarria dela eta. Halako batean, alkartu agintari biak eta esan eutson batak besteari:

-Hi mutil, konpondu egin behar dogu eta jarri mugarri hori behar dan lekuan, ez harago ez honago.

-Ondo zagok. Datorren urli egunetan, marti-oilarrak kukurruku egiten dauan momentuan jagi eta biok alkartuten garen lekuan jarriko dogu mugarrie.

-Bale, eginda!

Etorri zen egun hori edo hobeto esanda bezpera gau hori eta Otxandioko agintaria lo egoala Dimakoa jagi zan ohetik,  marti-oilarra itzartu eta kukurruku egin eraziz batera, jantzi eta hasi zan mendien gora. Otxandioko marti-oilarrak ere jo eban, baina hango agintaria konturatu orduko Dimakoa bertan eukan. Esana bete behar zanez, mugarrie ia-ia Otxandion bertan jarri behar izan eben.

No hay comentarios:

Publicar un comentario