miércoles, 26 de octubre de 2011

Ipuin herrikoi eta literarioak

Ipuinak zer idren azalduta, bi ipuin motak azaltzeari ekingo diogu: ipuin herrikoiak eta ipuin literarioak.


Bizitzak izan dituen aldaketen poderioz, ipuin herrikoiak ahoz transmititzeko ohitura hori galtzen Joan da pixkanaka- pixkanaka.


Fikzioa beste edozein jakintza era baino lehenago sortua izan zen, hau da, zientzia, metafisika, idazmena… baino leheango sortua eta ahoz- aho transmititua izan zen. Fikzio hau, bizitzaren eta unibertsoaren misterioa argitzen edo deskribitzen saiatu izan da.


Ipuin herrikoiek jatorri anonimoa dute. Gehien bat hiri edo herrietako adinekoen eskutik ahoz transmitituak izan dira hurrengo generazioetara. Ipuin herrikoia gizon primitiboen fikzioetatik dator, mota askoa izan daitekeelarik: ohiturei buruzkoa, animaliei buruzkoa, ipuin miragarriak… denborazkanpoko espazio batean daude eta errepikatzen den argumentu izaten dute. Pertsonaiei dagokienez, abstraktuak izaten dira (amaordeak, maitagarriak, erregeak…).


Ala ere, ipuin hauek asko aldatzen dira narratzaileak ipuina kontatzeko duen moduaren arabera (keinuak, isiluneak...). Horregatik, ipuin herrikoiak kontatzen diren bakoitzean aldatu egiten dira, narratzaile bakoitzak ezberdin kontatzen duelako, eta narratzailea berdina izanda ere, une bakoitzean kontatzeko modua aldatu egiten da.


Ipuin literarioak, ipuin herrikoiak ez bezala, idatziz transmititutakoak dira beti, beraz, idazle jakin dat izaten dute eta ezin izaten dira moldatuak izan. Ipuin herrikoietan esan dugu espazioa denborazkanpokoa dela, baina kasu honetan, espazioa historikoa da eta pertsonaiak abstraktuak izan beharrean, konkretuak dira.


Hala ere, berdintasunak ere aurkitzen ditugu ipuin herrikoi eta literarioen artean, laburrak dira eta irakurlearen eta entzulearen aditasuna mantendu behar dute amaierararte irakurriak edo entzunak izan daitezen.


Ipuin literarioak, maila kultuago batekin lotuak izan ziren antzina. Maila honetako jendeak, ipuin herrikoak gaitzetsi egiten zituzten, sineskera lelotzat jotzen ziren. Horrez gain, akademikoek ere ez zituzten mota honetako ipuinak onartu duelka gutxira arte.


Hala ere, denboraren poderioz, bere garrantziaz ohartu eta biak parekatuak izan dira garrantziari dagokionez.


Horrez gain, hezkuntza sistema, ipuinek duten garrantziaz ohartu beharko litzateke, eta horiek, ikasgelan erabiltzen direna baino gehiago erabili, haurrentzako oso garrantzitsuak baitira.


Ipuin herrikoi eta literarioei buruz hitz egiten egon garenez, gaurkoan ipuin bat ezezik, bi utziko dizkizuet. Lehenengoa, herrikoia, amonak kontatutakoa. Literarioa, ostera, “Bizkaialdeko ipuin esaundak”-eko bat. Hor doakizuez ba:




 IDERGIA EGUZKIA ETA MUNDUA

            Aldi baten, noizik ona ez dakigula, eguzkia eta itargia andra gizonak ei ziran, eta, Martiko itargibarriko gauean  badinotso eguzkiak arrokeriz beterik:

-          Ikusten dozu mundua? Egunean ederrago!

-          Bai, ikusiko ez dot ba!

-          Ba hori edertasun hori neure argi eta beroari esker da!

-          Bai eta nire gauetako inontzari esker bebai, ala, inontzak ez dau balio?

Hori entzunda, haserretu jakon eguzkia itargiari, hartu eban txingerra eskuetan eta aurpegira bota eutsazan txingerrak itargiari eta erreunea egin jakon bekokitik okotzerainoko.

Oraintxe be ikusten jakoz erreuneak itargiari itargi betea dagoenean.



GAUEAN ELEIZ PORTIKUARI HIRU BUELTA EMON EZETZ

Gauean eleiz potikuari hiru buelta emonez gero ortusantuan argiak ikusten direla esaten zan.

Egoten ziran fanfarroiak postura hori egin guran baina buelta bi emon eta hirugarrena emon orduko ileak be arteztuta atzera egiten eben.

Ortusantuarekin kontuz! Ortusantuak errespetu handia emoten dau, gaubean ezeze egun argiz bebeai.

Orain ba, ei dakie horiek argiok zer diran baina leheneago eskolarik be ez eukien eta dana zan bildurra, gauetan batez be.

Gaur, jakitetik aparte, eleiz ingurua ergi ederrekin dago eta ganera oraingo gazteek ez daukie olango kopletarako astirik.






 

No hay comentarios:

Publicar un comentario