domingo, 23 de octubre de 2011

AHOZKO TRADIZIOAREN GARRANTZIA

Jakina da ahozko tradizioak ezinbesteko garrantzia duela kultura bat zutik mantentzeko. Baina zer da ahozko tradizioa? Esan genezake gizarte bati ipuinak, kantuak, legendak, fabulak, mitoak, kontakizunak… trasmititzeko modua dela. Gurasoetatik seme-alabetara transmititu izan da eta transmititzen da gaur egunera heldu arte, eta ezinbesteko funtziotzat du denboran zehar jakintzak mantentzea.

Kontatzen den hori denboran zehar mantentzeko era bakarra ahozkotasuna izanik, eta generazioz generazio pasatzen doalarik, kontaerek bariazio edo aldaketa batzuk jasaten dituzte: edukiak galtzen dituzte, elementu berriak sartzen zaizkie… gizabanako bakoitzak era desberdin batean konta dezakeelako eta horrez gain, kontatzen diren momentuak ezberdinak direlako, eta baita  gizarteko beharrizanak… ere.

Horietariko asko mantendu izan diren arren, egia da mito, kontakizun, ipuin, kopla… asko eta asko bide erdian geratu eta galdu egin zirela, hil egin zirela zoritxarrez. Hala ere, esan beharra dago, ipuin bat hiltzen zen era berean, beste bat jaiotzen zela, eta kantu bat galtzen zen momentuan beste bat sortzen zutela.

Esan bezala, gerta zitekeen kontatutakoak jarraipenik ez izatea eta gorago aipatu bezala bide erdian geratzea. Hala ere, horiek ere gainontzekoek besteko errespetua izatea merezi dute.

Gaur egun aldaketa nabarmena ematen ari da gauzak ahoz kontatzeari dagokionez. Gero eta gutxiago dira umeei, beraien aiton-amona…engandik entzundako istorioak ahoz kontatzen dizkieten gurasoak. Aldatu beharra dagoen egoera bat, dudarik gabe.


Hezkuntzari dagokionez, eta umeen kasura joz, oso garrantzitsua da eskolan edo gelan ahozkotasuna lantzea. Zergatik? Entzundakoaren ulermena lantzea ezinbestekoa delako eskola garaian. Gainera ahoz kontatutakoa irudikatu behar dute beraien buruan eta horrek irudimenean ere laguntzen du eta baita aditasuna mantentzen ere.


Ahoz ahozko transmisioa GEUREA den zerbait da, ezin daiteke bukatu, manten dezagun bizirik, horrela gure kulturaren zati handi batek bizirik jarraituko du.


Bukatzeko, aitonak kontatutako batekin uzten zaituztet, Dima partean gertatu omen zen.

IKO GAINEKOA

            Dimeko herrian abade bat egoan beren ortuko pikondo baten azpian errezuak egiten. Errezuak agiten egoala gorantz begiratu eta mutiko bat ikusi eban piku gainean, eta esan eutson abadeak:

-         Pikuak helduta jauzak ala mutiko?
-         Bai jaunz, kaka baino bigunago dagoz- erantzun eutson mutikoak.

Abadeak orduan:   

-         Hau da mutikoari emoteko edukaziñoa! Ze edukaziño emon deutsie bere gurasoak ba? Bihar bertan joango naiz bere aitagana eta amagana bere semeak daukon edukaziñoan barri emoten.

Hurrengo egunean joan omen zan abade hori ta:

-         Banator. Atzo zuen semea nire piku gainean egon zan eta pikuak helduta dagozan galdetu neutsonean kaka baino bigunago egoazala erantzun eustan.

Orduan aitek erantzun eutson abadeari:

            - Ez beio jaramonik egin, harek mokordoak baino lotsa gutxiago deko-ta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario