lunes, 17 de octubre de 2011

NI NEU


Kaixo lagunok!
Hezkuntzarekin lotuta dagoen blog berri honetara, ahozko eta idatzizko tradizioei zuzendutako bloga hain zuzen, ongi etorria ematen dizuet.
Iraia Inunziaga naiz, 19 urte ditut eta Arratia bailaran kokatuta dagoen Igorre izeneko herrian bizi naiz.
Lehen Hezkuntzako bigarren  maila ikasten ari naiz, Bilboko Magisteritza Eskolan. Betidanik izan dut gustuko irakasleen mundu hau eta oso txikitatik argi izan dut magisteritza ikasiko nuela, haurrak izugarri gustatzen baitzaizkit eta horien hezkuntzaz arduratzea oso lan miresgarria dela baiteritzot.

Unibertsitatean hasi arte, Igorreko Inazio Zubizarreta ikastetxean eta Arratia BHI institutuan egin izan ditut ikasketak. Batxillergoan, Giza eta Gizarte Zientzietako bidea hartu nuen, eta baita oso gustora egin ere.

Nire zaletasunen artean musika eta kirola daude. Eguneko edozein momentutan entzun dezaket musika, asko erlaxatzen bait nau. Kirolari dagokionez, mendia dut gustokoen. Izugarri atsegin dut asteburuetan mendira joatea.

Klaseak hartzeaz gain, eman ere egiten ditut, izan ere, klase partikularrak ematen ari naiz azken urteotan, lan egingo dudan munduan pixka bat murgiltzen joateko.
Teknologien mundu hau asko ulertu ez arren, espero dut ahal dudan ondoen egitea eta nire onena ematea.
Gero arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario