sábado, 29 de octubre de 2011

IPUINEN GARRANTZIA HEZKUNTZAN



Esan beharra dago, ipuinek hezkuntzan duten helburua asko aldatu da urteen Joan etorrian. Duela urte asko, nire gurasoek kontatu didatenez, klaseak erlaxazio eta fantasia puntu batekin bukatzeko kontatzen omen ziren. Hala ere, irakaslea ipuinak kontatzen zegoela, umeei zuten harritasun eta ilusio aurpegiak, argi uzten zuen hezkuntzan ipuinek zeukatzen potentziala.


Jende askok galdetuko dio bere buruari gaztelu eta printzesei buruzko narrazioak nola izan daitezkeen hezigarriak edo umeen morala nola hezi dezaketen. Ipuinetan ikasteko gauza asko eta asko daude sublimaturik. Horiek ezagutzeak eta bizitzeak ekintza hezigarri bat suposatzen du umeengan berebiziko garrantzia duena. Izan ere, errealitateko hainbat egoeratan sentsibilitatea izatea sortarazten laguntzen du.


Horrez gain, ipuinak gure izaera, pertsonalitate eta bizitzeko moduaren element hezigarri dira. Ona eta txarra erakusten digute, duina eta duina ez dena, baliagarria dena eta ez dena… ikuspuntu guztiak eta kontrapuntuak erakusten dituztenez, haurrek horiengan hausnartzea ahalbidetzen dute.


Ipuinei dutena baino garrantzia gehiago emon beharra dagoela uste dut. Ez da egon eta ez dago herririk kontakizunik gabekorik. Esan daiteke teknologiak distantzia bat jarri duela ipuin eta haurren artean, eta egoerari buelta eman beharra dagoela deritzot, esperientzia eta jakintzen transmisio modu hori berreskuratu beharra dago, kritikarako gaitasuna garatzeko bide hori berreskuratu beharra dago, mundu eta bizitza azaltzeko modu hori berreskuratu beharra dago. Ipuinen garrantziaz ohartu beharra dago.


Beraz, ikus dezakegu funtzio oso garrantzitsua betetzen dutela ipuinek haurren heziketan eta baita garapen integral bat izateko orduan ere.


Gaurkoan,  haurren artean oso ohikoa den ipuin batekin utziko zaituztet eta eskolan sarritan kontatzen dena:






No hay comentarios:

Publicar un comentario