domingo, 11 de diciembre de 2011

Maialen Lujanbio

Tradizioan bertsolari famatuak eta bizitza guztirako arrastoa utzi duten bertsolari ugariren bertsoak ezagutu izan ditugu, hala nola Pernando Amezketarra, Basarri, Bilintx, Txirrita, Uztapide, Etxahun, Lazkao Txiki, Xalbador… bezalakoenak.

Gaur egun ere, ordea, baditugu oso aipagarriak diren bertsolariak, esaterako, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elorza, Xabier Euzkitze, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia

Hala ere, gaurko sarrera Maialen Lujanbiori eskeinia izango da. Hernaniarra da izatez, Gipuzkoarra, eta Arte Ederretan lizentziatua da. Hainbat txapelketa irabazi izan ditu: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa hiru urtez (1990, 1991, 1994), 2003ko Gipuzkoako Bertsolari txapelketa, eta orain dela bi urte, hau da, 2009. urtean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazle izan zen, lehen emakume irabazlea, ordura arte Andoni Egaña izan zelarik.

Hori dela eta, oso aipagarria iruditu zait bertsolari emakume hau.

Maialen Lujanbiok umeentzako eginiko bertsoa uzten dizuet, Pirritx eta Porrotx pailazoekin abestutakoa.



IRRi EGITEN DUENARI



Irrifar laranja bat margotu
diogu eguzkiari
goizero egin diezagun harek
koloretsuago argi
esnatu dezan bihotz barrutan
lo dugun bizi poz hori.

Irrifar iheskor bat margotu
diogu hegoaizeari
sekula ez da berriz izango
berri beltzen mandatari
Kantu zaharren doinuan orain
Firi firi txistu dagi.


Irrifar pottolo bat margotu
diogu laino beltzari
orain euria milaka tanta
koloretsutan du ari
zipriztinetan bizia emanaz
gure herri zuri-beltzari

Irrifar argitxu bat margotu
diogu ilargiari
orain ilberatan zilarrezko
irrifar fin fina dagi.
zerutik jeikita dabil
amesgaiztoen ehiztari.

Irrifar erraldoi bat margotu
diogu mundu zaharrari
bere buruari biran doan
nahi gabeko bidaiari
munduko herri guztitan irri
zati bat geratu bedi.

Irrifar txikitxo bat margotu
diot neure buruari
eguzki ilargi hegoaize
mundu zahar eta euri
denak keinuka ari baitira
IRRI EGITEN DUNARI

Bukatzeko, orri honekin utzi nahi zaituztet, bertsolaritzari buruzko berri asko biltzen dituena eta oso interesgarria iruditzen zaidana:

lunes, 28 de noviembre de 2011

Bertsolaritza


Ahozko tradizioaren beste altxor preziatu bat bertsolaritza da dudarik gabe.
Honi buruzko hainbat definizio eman diren arren, Xabier Amuriza bertsolari famatuak honela definitu izan zuen bere garaian:

“Neurriz eta errimaz
Kantatzea hitza
Horra hor ze kirol mota
Den bertsolaritza”.

Horrez gain, Andoni Egañak, Jon Sarasua eta Joxerra Gartziak idatziko “Bat-bateko Bertsolaritza”-n, kanta, errima eta neurriaren bidez egiten den berbaldi bat bezala definitzen dute. baina alderdi horiez gain, arrazoibideak eta balibide poetiko eta erretorikoek ere garrantzia dutela aipatzen dute.
Aurrean aipatutako alderdi telniko horiek azaltzeari ekingo diogu:


DOINUA

Dakigun bezala, bertsolariek ez dute musika tresnen laguntzarik izaten abesterako orduan, eta doinu baten bidez abesten dituzte. Bere garaian, Juanito Dorronsorok 3.040 doinu aztertu eta sailkatu zituen era honetan:
-usadiozko herrikoiak (gehienak horrelakoak izzaten dira)
-Propio osatutakoak
-Neurriz parera datozen berriak

Jende askok uste du bertsolari bate kondo abestu behar duela eta ahots polita izan behar duela, baina Egaña, Sarasua eta Gartziak dioten bezala, bertsolariaren arrakastaren gakoa ez dago ondo abestean, baizik eta doinu egokia aukeratu eta hori abesteko moduan baizik.


NEURRIA

Dakigun bezala, bertsoa zatitu egiten da, puntutan. Horietako bakoitzak silaba kopuru jakin bat izango du, beti ere neurriaren arabera.

Neurri gehiago dauden arren, gehien erabiltzen diren neurriak honakoak dira:

-Zortziko txikia (7-6/ 7-6)
-Zortziko handia (10-8/ 10-8)
-Hamarreko txikia (zortziko txikia bezalakoa, baina puntu eta errima bat gehiagorekin).
-Hamarreko handia (zortziko handiaren egitura bera, baina puntu bat gehiagorekin).


ERRIMA

Askorentzat, errima da bertsolaritzaren gakoa, jende askok esaten du “errima erabiltzen badugu, bertsotan ari gara”.

Errima asonantea eta kontsonantea bereizten dira.

Errima pobrea eta aberatsa bereizten dira. Pobrea “ordua” eta “burua” hitzek osatuko lukete, eta aberatsa, aldiz, “elizan” eta “gerizan” hitzek.

Hainbat bertsolarik aipatu izan duten legez, errima eta neurri baten barruan jolasean aritu behar izaten denez, oso zaila izaten da horrez gain, esan nahi dena esatea. Hau da, bertsolariak, errima eta neurri baten barruan ahal duena edo gai dena esaten du. Hala ere, badaude bertsolari batzuk esan nahi dutenera dezente hurbiltzea lortzen dutenak.

Aipatu beharra dago, bertso batean errimarako hitz bat birritan erabiliz gero, asko zigortzen den akats bat da eta poto egin duela esaten da.


Bertsolaritza pixka bat zertan datzan eta bere alderdi teknikoak azaldurik, Xabier Amurizak idatzitako eta oskorrik musika jarritako bertso honekin uzten zaituztet:

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.


Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.


Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?




sábado, 26 de noviembre de 2011

Sehaska-kantak

Haurrei lo errazago edo arinago egin dezaten, sehaska-kantak abesten zaizkie.

 Horrela, lasaitu egiten dira eta loaldia errazten zaie eta horrez gain, ume eta gurasoen artean lotura bat sortzen da, lotarako momentu horrek berebizko garrantzia duelarik.

-Mundu guztian zehar hedatuta daude.
- erritmo motelarekin abesten dira.
- errepikakorrak izaten dira.
- monotonoak.
- onomatopeiak tartekatzen dira.

Adibide moduan, nire amonak abesten zidan sehazka kanta bat uzten dizuet:

OBABATXUE LO TA LO
Obabatxue lo ta lo
Zuk orain eta nik gero
Zauk gura dozuen orden baten
Biok eingo du lo ta lo, aaa!

Neure laztana datorrenian
Zaldi urdinen gañian
Berrehun kaskabel urregorrizko
Zaldiek ditu ditu gañian, aaa!

Neure laztana-laztango
Kalean negarrez hago
Haren negarra gozoagoa da
Askoren barrea baino.

Aitite dala zunzulun berde
Amama dala masuste
Aite joan da Bituriera
Ama lepoan hartute.

Aite etorri de Biturieti
Ama bidian galdute
Aitek topau dau ama kamaran
Gona gorriek jantzite.

Larrosatxuen bost orri dekoz
Krabeliñak hamabi,
Neure umiak gure dauena
Eskatu daiola amari.







jueves, 24 de noviembre de 2011

Baladak

Behin kopla zaharrak azalduta, baladak azaltzeari ekingo diogu:

Baladak narratiboak eta laburrak diren kantuak dira. Zenbait gertaera kontatzen dituzten istorio laburrak dira eta askotan atzekoz- aurrerakoak izaten dira, hau da, amaieratik hasten dira.

Hitz egiten diren gaiak ez dira samurrak izaten: borrokak, posible ez diren maitasunak, hilketak…

Ez dira datu orokor eta deskribapenak ematen baladetan.

-Lehen bi lerroetan naturari buruz hitz egiten da.

Historiari begiratuz honela sailkatzen dira:

-          Epikoak (Erdi Aro bukaerako gauzei buruz hitz egiten dute)
-          Epiko-lirikoak (XVII.mendekoak)
-          Lirikoak (XVIII.mendekoak, elkarrizketa moduan agertzen dira)

Adibide legez, “Maitia non zira” balada bideoan uzten dizuet:




Maitia, nun zira?
Nik ez zaitut ikusten
ex berririk jakiten.
Nora galdu zira?
Maitia, nun zira?
Nik ez zaitut ikusten
ex berririk jakiten.
Nora galdu zira?
Nora galdu zira?
Ala kanbiatu da zure deseina?
Hitz eman zenereitan,
ez behin bai birritan,
enia zinela.
Ohikoa nauzu,
ez nauzu kanbiatu.
Bihotzean bait nuen hartu
eta zu maitatu.
Eta zu maitatu…
Aita jeloskor batek
dizu kausatu.
Zure ikustetik
gehiago mintzatzetic
hark nizu pribatu.
Maitia, nun zira?
Maitia, nun zira?






martes, 22 de noviembre de 2011

Kopla Zaharrak

Hurrengo egunetan, kantuei buruz arituko naiz hizketan, zehazkiago esateko, kopla zaharrak, baladak eta sehaska kantak azaltzen saiatuko naiz, ahozko eta idatziko tradizioan arrasto nabarmena utzi baitute.


Gaurkoan, kopla zaharrak zer diren azaltzeari ekingo diogu.

Kopla zaharrak euskal literaturan garrantzia handia dute. Usadio zaharretan oinarritzen dira eta funtzio soziala dute, hainbat ospakizunetan abesten baitira, hala nola, Santa Ageda egunean, Olentzero egunean, Gabon zaharretan…
Gaur egun, kopla zaharrak buruz ikasten dira, eta buruz ikasi ondoren abesten dira. antzina, ordea, momentuan bertan sortzen ziren, abesteko momentuan, hau da, bat-batean asmatutakoak izaten ziren, inprobisatuak.

Zenbait ezaugarri dituzte koplek:

- Formula bat jarraitzen da: Hasiera batean agurra agertzen da. Ospatzeko egunari edo Santuari aipamena egiten zaio.
- naturari erreferentzia ugari egiten zaizkio.
- 4 bertso- lerro izaten dituzte.
- Azken bi bertso lerroetan agertzen da eduki garrantzitsuena

Adibide bezala, eskolan,  Igorreko Inazio Zubizarreta eskolan, urtero- urtero abesten genuen Santa Ageda koplaren bertsioarekin uzten zaituztet. Horrez gain, “Igiriñauko Artzainak” kopla ere jarriko dizuet, herritar batek abestu didana:

SANTA AGEDA
Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko ahal dabe.
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.

Igorreko eskolatik hona
gatoz zuei kantatzera,
Agate Deunak ekarri gaitu
zuen etxeko atera.

IPIÑABURU LEKU ALTUAN
Ipiñaburuko leku altuan
Undurragaren buruan,
Ikazginagaz ezkontzen danak
Ez dau zentsurik buruan.

Atzo goizean prebentau eta
Gaur naroazu absora
Leku txarrean egineko egurrak
Aterazoten bidera.

Harezpe batean ezarri eta
negarra far-far altzora,
Abadearen lapikotxoa
Etorri jatan gogora.

Abadearen lapikotxoa
Txikerra baina gozoa
Ikazginaren lapikotxoa
Handia baina harroa.







domingo, 20 de noviembre de 2011

Atsotitzak

Ahozko tradizioan berebiziko garrantzia hartu duten beste kontutxo batekin natorkizue gaur, hezkuntza arloan ere asko erabiltzen eta erabili izan direnak, atsotitzak hain zuzen ere.

Honela defini ditzakegu atsotitzak: herri mailakoak, zuzenak eta zehatzak diren esaldiak. Lehen aipatu bezala ahoz aho transmitituak izan dira generazioz- generazio. Sarritan metaforak eta umorea islatzen dituzte.
Nortasunari eutsi nahi izaten diogu, azken finean nortasuna kulturak eta hizkuntzak osatzen dute batez ere. Horiei eusteko, atsotitzak oso garrantzitsuak eta egokiak dira, atso (zahar)- hitzak, antzinakoak diren hitzak.
Azken finean, mundua ikusteko era bat erakusten dute. Bizitza praktikorako oso baliagarriak diren aholkuak dira, egunerokotasuna adierazten baitute eta oso erabilgarriak baitira.

Hezkuntzari dagokionez, oso erabilgarriak dira. Izan ere, entzule edo irakurlearengan kuriositatea pizten dute eta horrek jakin-mina sortarazten du ikasleen artean. Horrez gain, esaldi laburrak izanik, memorizazioan ere laguntzen dute, ikasteko errazak eta dibertigarriak baitira.
Atsotitz guztiek bi alderdi erakusten omen dituzte, denotatiboa eta konnotatiboa:
1-Denotatiboa: esaldi horrek edo hitz soilek esaten dutena.
2-Konnotatiboa: alderdi denotatiboa baino haratago doana, hitzen bigarren esangura.

Adibide bat jartzearren, honako atsotitz hau hartuko dugu: "astoak mandoari belarri handi".
Alderdi denotatiboa zein izango litzateke? Animalia bi ditugula bien ezaugarri bat nabarmenduz. Alderdi konnotatiboa, ordea, zein litzateke? Norberak duen akats bat beste bati aurpegiratzea.
Sarritan, hizkuntzen artean ere atsotitz trukaketa bat ematen da eta atsotitz batek hainbat itzulpen izatea gerta daiteke. Horri jarraiki, ezin da aipatu gabe utzi Gotzon Garate, hainbat atsotitz bildu eta euskalki ugaritako errefrauak batzen zituen bilduma bat osatu zuen hizkuntzalaria.


Ikerketa lanetan aritzeko asmotan, nire amonengana, birramona, auzoko… engana jo dut ezagutzen zituzten atsotitz batzuk biltzeko asmoz, eta honakoak dira lortu ditudanetako batzuk:


Itsueri argie iteko modukoa zara zu
Beste pertsona bati laguntzeko gogo gutxi duenari esaten zaio.

Onak gauz gu itsueri argie iteko
Beste pertsona bati laguntzeko gogo gutxi duenari.

Umeak Madrilen be ume
Umeak leku guztietan berdinak direla.

Umean zentsune etxean entzune
Umeak etxean ikusi eta entzuten dutenaren arabera jokatzen dute.

Gaubean errondan ta goizean logure, ez zara zu maitea osasunen gure
Gauean parrandan dabilena osasun gutxikoa da.

Zuk buruen txori asko dekozuz
Pertsona batek  lortzeko erraza ez den gauza bat egitearekin amesten duenean.

Astoak mandoari belarriandi
Pertsona batek bere antzeko bat kritikatzen duenean.

Txakurre eta katuen moduen zabizie zuok
Beti haserretuta dabiltzala.

Txakurrek Erroman be ortozik
Beste lekuetan  ere gauzak hemengo antzera.

Etxonda erbie be guatu iten da
(ironikoa) Gauzak momentuan egin ezean berriro egiteko aukerak pasatu egiten dira.

Ondo (eg)inen pague ate ostean palue
Mesede asko egin ostean esker txarrak jaso edo besterik gabe eskerrik ez jasotzea.

Urtaro eta hileekin lotutakoak

-Udabarriko sikitea, urte guztiko gosetea.
-Udabarria, odol barria.
-Eguzkie eta aurie, martiko eguraldie.
-Apirileko lorea urrea baino hobea.
-Apirilaren azkenean, orrie haritz ganean.
-Apiril auritsu, urte garitsu.  
-Etorriko da maiatza jango doguna lebatza
-Negu bigunegiek ude gogorregie  
-Egunik luzeena, San Juanena.
-Bagil argie, urte guztiko argie
-Uztailean gariek ebagi, horrek zer poz dauan nekazariek badaki
-Urrie usoaren galgarrie
- Zemendiko ortzie,neguko eguzkie
-Negue zaharraren hilgarri eta gaztearen zahargarri


Horrez gain, web-orri honekin uzten zaituztet, oso ohikoak diren atsotitz gehiago irakurtzeko aukera duzuelarik:

jueves, 17 de noviembre de 2011

ALEGIAK

Alegiak, konposizio literarioak dira eta ia beti pertsonaiak animalia edo objektuak izaten dira, giza ezaugarriak izaten dituztena, hala nola, hizkera, mugimendua… istorio hauek irakaspen hezigarri batekin bukatzen dira.


Hortaz, animalia-ipuin bezala klasifikatzen dira.


Titulutik hasita, bi pertsonaiaren arteko aurkakotasuna dagoela ikus dezakegu, tituloa bera bi pertsonaien izenak osatzen baitute normalean. Bi pertsonai horiek beti desberdintasun sozialean agertzen dira: bat bzi-maila altuan eta bestea maila baxuan. Ekintzaren bat dela eta, egoerak buelta ematen du, hau da, maila altuan zegoena maila baxualgora jeisten da, eta maila baxuan zegoena, maila altura pasatzen da, paper aldaketa bat sortuz. Hau oso ohikoa da alegia herrikoietan batez ere.

Hegel-ek esan zuen legez, La fábula es como un enigma que será siempre acompañado por su solución".

Aipatutako aurkakotasun horiek ezinbestekoak dira alegia gainontzeko literatur generoetatik bereizteko. Horrez gain, alegien beste berezitasun bat ezinezko ekintzetan oinarritzen direla da.

Honakoak dira aipa ditzakegun ezaugarriak:

-          - Eduki moral edo diaktiiko bat izaten du.
-          - Beti izaten du irakaspen bat, normalean eta zaharrenetan amaieran agertzen delarik.
-          - Pertsonai gutxiduna eta laburra izaten da.
-          - Asmamen handia izaten dute, imajinazio- eta kolore- aberaztasuna.
-          - Sinesgaitza da.
-          - Bertute eta bizioak modu ironiko batean aurkezten dira.

Historian zehar, alegiak, animaliak agertzen diren kontakizunak ezezik, eredutzat har ditzakegun kontakizuntzat kontsideratuak izan dira.

Hainbat filosofok hitz egin zuten alegiei buruz. Adibidez, Platonek, ez zuen onartzen alegien bidez irakastea, horrelakoek, arima egiatik aldentzen dutela esaten baitzuen.

Aristotelesek, alegiak hizlari batek konbentzitzeko erabiltzen dituen elementuak direla defenditzen zuen, eta ez zituen genero literariotzat hartzen.
Rousseau-k alegien erabilera hezkuntza gogorki kritikatzen zuen, eta umeen izaera tolesgabearen deformatzaile bezala kontsideratzen zituen. Umeek ulertzeko zailak direla zioen eta moral okerra transmititzen dutela baieztatzen zuen.

Guzti horiek alegien kontra zeuden arren, bazeuden horien alde egiteen zutenak ere. KarlVossler-ek adibidez, ikaskuntza prozesurako garrantzitsuak zirela esaten zuen, hala ere, umeentzat zailak izan zitezkeela ere onartzen zuen.

Alfonso Francia-k esaten zuen legez, oso garrantzitsuak dira haurren eta nerabeen jarrerei mesede egiten diote, kalitatezko baliabide bezala izendatzen ditu eta hekuntza prozesua hobetzen dutela baieztatzen zuen.

Hortaz, alegiei buruz era guztietako iritziak aurki ditzakegun arren, gaur egun, hezkuntza munduan oso sartui¡ta daude eta ikaskuntzarako oso erabiliak dira.


Gaurkoz bukatzeko, webgune honetatik lortutako alegia batekin uzten zaituztet  http://www.amaroa.com/elezaharrak/alegiak-gizona-eta-sugea

Antza denez, Jose Mari de Auzmendik JM Barandiarani 1932. urtean kontatua:

GIZONA ETA SUGEA
     Aralarren, Ormazareta izeneko lekuan gertatua da hau. Artzain batek bere artaldea larre horietara bazkatzera zuela, ustekabean  suge kume bat atera zitzaion. Polita eta atsegina iruditu zitzaionez bere txabolara eraman eta gaztangazura edaten erakutsi zion.

    Ordutik aurrera, egunero, ordu jakin batean txabolara etortzen omen zitzaion eta artzainak gaztangazura ematen zion edateko. Udazkenaren ondoren hotza eta eguraldi txarra iritsi zenean artzaina mendi gainak utzi eta aranera jaitsi zen artaldearekin. Baina, sugea ez zen ahaztu artzainaz eta udaberrian Ormazaretara bueltatu zenean txistu egin berehala azaldu omen zitzaion sugea jatekoaren bila.

    Horrelaxe urte batzuk pasa zituzten, baina halako batean, artzainak artaldea saldu egin behar izan omen zuen eta Aralarrera igotzeari utzi zion.

    Urte mordoxka bat ondoren, artzaina lagun talde batekin mendi buelta bat ematera joatea suertatu zitzaion Ormazareta ingurura. Bertan zeudela, horrela esan zien lagunei: baietz munstro bat agerrarazi!

    Lagunek ez omen zioten sinetsi, baina artzain ohiak txistu luze bat egin zuenean, han agertu zen sugetzar izugarri bat.

    Artzaina lagun zaharrarengana konfiantzan hurbildu omen zen, baina sugeak gaztangazura ikusi ez zuenean artzainaren gainera salto egin, gorputzaren inguruan bilduan bildu zitzaion eta ito egin zuen.