domingo, 20 de noviembre de 2011

Atsotitzak

Ahozko tradizioan berebiziko garrantzia hartu duten beste kontutxo batekin natorkizue gaur, hezkuntza arloan ere asko erabiltzen eta erabili izan direnak, atsotitzak hain zuzen ere.

Honela defini ditzakegu atsotitzak: herri mailakoak, zuzenak eta zehatzak diren esaldiak. Lehen aipatu bezala ahoz aho transmitituak izan dira generazioz- generazio. Sarritan metaforak eta umorea islatzen dituzte.
Nortasunari eutsi nahi izaten diogu, azken finean nortasuna kulturak eta hizkuntzak osatzen dute batez ere. Horiei eusteko, atsotitzak oso garrantzitsuak eta egokiak dira, atso (zahar)- hitzak, antzinakoak diren hitzak.
Azken finean, mundua ikusteko era bat erakusten dute. Bizitza praktikorako oso baliagarriak diren aholkuak dira, egunerokotasuna adierazten baitute eta oso erabilgarriak baitira.

Hezkuntzari dagokionez, oso erabilgarriak dira. Izan ere, entzule edo irakurlearengan kuriositatea pizten dute eta horrek jakin-mina sortarazten du ikasleen artean. Horrez gain, esaldi laburrak izanik, memorizazioan ere laguntzen dute, ikasteko errazak eta dibertigarriak baitira.
Atsotitz guztiek bi alderdi erakusten omen dituzte, denotatiboa eta konnotatiboa:
1-Denotatiboa: esaldi horrek edo hitz soilek esaten dutena.
2-Konnotatiboa: alderdi denotatiboa baino haratago doana, hitzen bigarren esangura.

Adibide bat jartzearren, honako atsotitz hau hartuko dugu: "astoak mandoari belarri handi".
Alderdi denotatiboa zein izango litzateke? Animalia bi ditugula bien ezaugarri bat nabarmenduz. Alderdi konnotatiboa, ordea, zein litzateke? Norberak duen akats bat beste bati aurpegiratzea.
Sarritan, hizkuntzen artean ere atsotitz trukaketa bat ematen da eta atsotitz batek hainbat itzulpen izatea gerta daiteke. Horri jarraiki, ezin da aipatu gabe utzi Gotzon Garate, hainbat atsotitz bildu eta euskalki ugaritako errefrauak batzen zituen bilduma bat osatu zuen hizkuntzalaria.


Ikerketa lanetan aritzeko asmotan, nire amonengana, birramona, auzoko… engana jo dut ezagutzen zituzten atsotitz batzuk biltzeko asmoz, eta honakoak dira lortu ditudanetako batzuk:


Itsueri argie iteko modukoa zara zu
Beste pertsona bati laguntzeko gogo gutxi duenari esaten zaio.

Onak gauz gu itsueri argie iteko
Beste pertsona bati laguntzeko gogo gutxi duenari.

Umeak Madrilen be ume
Umeak leku guztietan berdinak direla.

Umean zentsune etxean entzune
Umeak etxean ikusi eta entzuten dutenaren arabera jokatzen dute.

Gaubean errondan ta goizean logure, ez zara zu maitea osasunen gure
Gauean parrandan dabilena osasun gutxikoa da.

Zuk buruen txori asko dekozuz
Pertsona batek  lortzeko erraza ez den gauza bat egitearekin amesten duenean.

Astoak mandoari belarriandi
Pertsona batek bere antzeko bat kritikatzen duenean.

Txakurre eta katuen moduen zabizie zuok
Beti haserretuta dabiltzala.

Txakurrek Erroman be ortozik
Beste lekuetan  ere gauzak hemengo antzera.

Etxonda erbie be guatu iten da
(ironikoa) Gauzak momentuan egin ezean berriro egiteko aukerak pasatu egiten dira.

Ondo (eg)inen pague ate ostean palue
Mesede asko egin ostean esker txarrak jaso edo besterik gabe eskerrik ez jasotzea.

Urtaro eta hileekin lotutakoak

-Udabarriko sikitea, urte guztiko gosetea.
-Udabarria, odol barria.
-Eguzkie eta aurie, martiko eguraldie.
-Apirileko lorea urrea baino hobea.
-Apirilaren azkenean, orrie haritz ganean.
-Apiril auritsu, urte garitsu.  
-Etorriko da maiatza jango doguna lebatza
-Negu bigunegiek ude gogorregie  
-Egunik luzeena, San Juanena.
-Bagil argie, urte guztiko argie
-Uztailean gariek ebagi, horrek zer poz dauan nekazariek badaki
-Urrie usoaren galgarrie
- Zemendiko ortzie,neguko eguzkie
-Negue zaharraren hilgarri eta gaztearen zahargarri


Horrez gain, web-orri honekin uzten zaituztet, oso ohikoak diren atsotitz gehiago irakurtzeko aukera duzuelarik:

jueves, 17 de noviembre de 2011

ALEGIAK

Alegiak, konposizio literarioak dira eta ia beti pertsonaiak animalia edo objektuak izaten dira, giza ezaugarriak izaten dituztena, hala nola, hizkera, mugimendua… istorio hauek irakaspen hezigarri batekin bukatzen dira.


Hortaz, animalia-ipuin bezala klasifikatzen dira.


Titulutik hasita, bi pertsonaiaren arteko aurkakotasuna dagoela ikus dezakegu, tituloa bera bi pertsonaien izenak osatzen baitute normalean. Bi pertsonai horiek beti desberdintasun sozialean agertzen dira: bat bzi-maila altuan eta bestea maila baxuan. Ekintzaren bat dela eta, egoerak buelta ematen du, hau da, maila altuan zegoena maila baxualgora jeisten da, eta maila baxuan zegoena, maila altura pasatzen da, paper aldaketa bat sortuz. Hau oso ohikoa da alegia herrikoietan batez ere.

Hegel-ek esan zuen legez, La fábula es como un enigma que será siempre acompañado por su solución".

Aipatutako aurkakotasun horiek ezinbestekoak dira alegia gainontzeko literatur generoetatik bereizteko. Horrez gain, alegien beste berezitasun bat ezinezko ekintzetan oinarritzen direla da.

Honakoak dira aipa ditzakegun ezaugarriak:

-          - Eduki moral edo diaktiiko bat izaten du.
-          - Beti izaten du irakaspen bat, normalean eta zaharrenetan amaieran agertzen delarik.
-          - Pertsonai gutxiduna eta laburra izaten da.
-          - Asmamen handia izaten dute, imajinazio- eta kolore- aberaztasuna.
-          - Sinesgaitza da.
-          - Bertute eta bizioak modu ironiko batean aurkezten dira.

Historian zehar, alegiak, animaliak agertzen diren kontakizunak ezezik, eredutzat har ditzakegun kontakizuntzat kontsideratuak izan dira.

Hainbat filosofok hitz egin zuten alegiei buruz. Adibidez, Platonek, ez zuen onartzen alegien bidez irakastea, horrelakoek, arima egiatik aldentzen dutela esaten baitzuen.

Aristotelesek, alegiak hizlari batek konbentzitzeko erabiltzen dituen elementuak direla defenditzen zuen, eta ez zituen genero literariotzat hartzen.
Rousseau-k alegien erabilera hezkuntza gogorki kritikatzen zuen, eta umeen izaera tolesgabearen deformatzaile bezala kontsideratzen zituen. Umeek ulertzeko zailak direla zioen eta moral okerra transmititzen dutela baieztatzen zuen.

Guzti horiek alegien kontra zeuden arren, bazeuden horien alde egiteen zutenak ere. KarlVossler-ek adibidez, ikaskuntza prozesurako garrantzitsuak zirela esaten zuen, hala ere, umeentzat zailak izan zitezkeela ere onartzen zuen.

Alfonso Francia-k esaten zuen legez, oso garrantzitsuak dira haurren eta nerabeen jarrerei mesede egiten diote, kalitatezko baliabide bezala izendatzen ditu eta hekuntza prozesua hobetzen dutela baieztatzen zuen.

Hortaz, alegiei buruz era guztietako iritziak aurki ditzakegun arren, gaur egun, hezkuntza munduan oso sartui¡ta daude eta ikaskuntzarako oso erabiliak dira.


Gaurkoz bukatzeko, webgune honetatik lortutako alegia batekin uzten zaituztet  http://www.amaroa.com/elezaharrak/alegiak-gizona-eta-sugea

Antza denez, Jose Mari de Auzmendik JM Barandiarani 1932. urtean kontatua:

GIZONA ETA SUGEA
     Aralarren, Ormazareta izeneko lekuan gertatua da hau. Artzain batek bere artaldea larre horietara bazkatzera zuela, ustekabean  suge kume bat atera zitzaion. Polita eta atsegina iruditu zitzaionez bere txabolara eraman eta gaztangazura edaten erakutsi zion.

    Ordutik aurrera, egunero, ordu jakin batean txabolara etortzen omen zitzaion eta artzainak gaztangazura ematen zion edateko. Udazkenaren ondoren hotza eta eguraldi txarra iritsi zenean artzaina mendi gainak utzi eta aranera jaitsi zen artaldearekin. Baina, sugea ez zen ahaztu artzainaz eta udaberrian Ormazaretara bueltatu zenean txistu egin berehala azaldu omen zitzaion sugea jatekoaren bila.

    Horrelaxe urte batzuk pasa zituzten, baina halako batean, artzainak artaldea saldu egin behar izan omen zuen eta Aralarrera igotzeari utzi zion.

    Urte mordoxka bat ondoren, artzaina lagun talde batekin mendi buelta bat ematera joatea suertatu zitzaion Ormazareta ingurura. Bertan zeudela, horrela esan zien lagunei: baietz munstro bat agerrarazi!

    Lagunek ez omen zioten sinetsi, baina artzain ohiak txistu luze bat egin zuenean, han agertu zen sugetzar izugarri bat.

    Artzaina lagun zaharrarengana konfiantzan hurbildu omen zen, baina sugeak gaztangazura ikusi ez zuenean artzainaren gainera salto egin, gorputzaren inguruan bilduan bildu zitzaion eta ito egin zuen.




domingo, 13 de noviembre de 2011

Zer dira legenda edo elezaharrak?

Mitoekin bukatuta, legenda edo elezaharrak zer diren eta zer ezaugarri dituzten azaltzeari ekingo diogu. Izan ere, jende ugarik nahasten ditu bi horiek.

Zer da legenda edo elezaharra? Legenda bat giza ekintzadun kontakizun bat da, zeina generazioz generazio ahoz transmititzen den eta historiako partetzan hartzen den.

Elezaharrek sinesgarritasuna izateko ezaugarri jakin batzuk ditu, hala ere,  ahoz ahoz transmititutak izanik, aldatuz joaten dira eta fantasiazko istorioekin nahasten.

Elezahar bat kontatzerako ordua izaten den asmoa, kontatzen gabizen hori benetako gertaera bat dela pentsaraztea da.

Jatorriz, elezaharrekin honako hau egiten zen: idatziz egoten ziren eta festa…etan horiek irakurtzen ziren. XIX. Mendetik aurrera, elezaharrak fikziozko izaeradun eta ahozko jatorridun narraziotzat kontsideratu dira.

Beraz, elezaharren ezaugarri nagusia ahozko izaera dutela da. Horrez gain, ekintza, leku, monumento, persona edo komunitateekin erlazionatzen dira. Lehen aipatu bezala, legendak, idatziz transmitituak direnak izan ezik, aldatuak eta transformatuak izaten dira urteen poderioz. Jatorria ahozkoan duten arren, batzuk tradidioz horretan geratzen dira, ahu da, ahozkoan, beste batzuk idatzizkoak izatera pasatzen direlarik.

Elezaharrek fikziozko istorioak eta maitagarria izaten dituzten arren, errealitatean oinarritzen dira.

 Jakin badakigu, mitoak normalean jainko-jainkosa…ei buruzkoak izaten direla. Legendak, ordea, benetako pertsonez aritzen dira, hala nola, Cid, Carlo Magno

Ipuinak ez bezala, elezaharrak elementu jakin batetara lotuak egoten dira eta elementu hori integratzen saiatzen dira. Horrez gain, ipuinak leku eta momentu edo denbora imajinario batean gertatzen dira (bazen behin…), elezaharrak, ostera, denbora eta toki erreal eta jakin batean garatzen dira, fikziozko elementuak agertzen diren arren.

Horrez gain, funtzio etiologikoa dute, hau da, zerbait azaltzen saiatzen dira, batez ere, kultura baten ezaugarrien berri ematen dute.

Elezahar batzuk herri eta lurralde jakin batean ezagunak diren arren, beste asko, Mundu guztian zehar zabaltzen dira.

Legenda edo elezahar askori esker, hainbat aurkikuntza arkeologiko egin ahal izan dituzte, beraz, ikus dezakegu hauek mantentzeak garrantzia handia duela.


Hona hemen, elezahar batzuk irakurtzeko orrialde bat:
http://dpto.educacion.navarra.es/bargotakoaztia/elezaharrak.htm

Gaurkoan, “Euskal Urtea Ohituraz Betea” liburutik hartutako elezahar batekin uzten zaituztet:

GORBEIAKO ARGI DEABRUA

Behin batean, Gorbeiako mandazain bat Arratiako feriara joan omen zan San Inazio bezperan atze bete mandoarekin.

Egin ebazan egin beharreko tratuok eta bazkaldu be inoiz baino be hobeto.

Egon eta egon, janzaharrean, Gorbeiarantz mogidu zan eta han zihoan bideak betean bete-bete eginda.

Pagomakurera orduko gautu egin jakon. Arrabako landara heldu zanean, atsedena hartu eben. Zerura begiratu zuen eta ene!, ilargiaz aparte beste argi berezi bat bere ondo-ondoan!

Zutundu zen eta karran hasi bere Egiriñuako txabolarantz bildurrez beterik.

Hark argi bereziak atzerik hara jarraitzen ziola ikusirik, badino bere kautan:

-Nor haizen beist argi madarikatu hori, ikusiko duk Egiriñauko pagadira heltzen naizenean.

Heldu zen mandazain hori bere txabola ondora eta ene! Ez jako ba katigatzen argi berezi hori pago inausi baten adarretan!

Orduan mandazainak, hartu estaka endemoniño bat jo ahal den guztian argi hori eta oño! Deabruak berberak ez zion ba urten argi barrutik!

Aitearenka hasi zen ha mandazaina eta badaezpada Egiriñaoko ermitara sartu omen zan.

Hurrengo goizean, San Inazio ospatzen joan ziran goiztarrenak, hantxe aurkitu omen zuten ha mandazain, dardar, berbaratu eta guzti sustosartuaren sustosartuaz, baina bizirik.








lunes, 7 de noviembre de 2011

MITOEN GARRANTZIA

Aurreko sarreretan ikusi bezala, mitoak oso garrantzitsuak dira. Gaurkoan horretaz arituko gara hain zuzen ere, mitoen garrantziaz alegia.
Gaur egun, “hori mito bat da” esaten dugunean, mito hitza ez da hartzen bere esanahiarekin. Kasu horretan, mito hitzak beste esangura bat hartzen du, zerbait gezurra dela dela edo kontatzen den zerbait dela adierazteko erabiltzen da esaldi hori. Beraz, mitoa gezurrezkotzat eta faltsutzat kontsideratua izan da.
Hala ere, adituek egindako zenbait azterketetako emaitzak, herri primitiboak heldu ziren konklusioetara heldu dira, hau da, mitoak errealak eta garrantzitsuak direla, eta horrela kontsideratuak izan behar direla.
Kontuan hartu behar da, mitoak ez direla guztiak garai berdinean idatzi, eta ,hortaz, garai horietan kokatu behar garela eta garai horretako begiekin begiratu irakurtzerako orduan, idatzi duenaren helburua aintzat hartuz.
Mitoei egindako mesprezuen ondorioz, gure nortasuna galdu dugu edo galtzeko bidean gaude. Gaur egun, nori interesatzen zaizkio aymara, quechua…-en mitoak? Jatorria bertan dutenei eta ikertzaile batzuei besterik ez. Hala ere, bertan dago historia sakratua, askoren jatorria eta nortasuna.
Mitoak ez dira zientzia edo historiaren kontrakoak, jende askok esaten duen bezala. Ez da mitoekin bukatu behar, guztiz kontrakoa, ikertu, aztertu, berinterpretatu… egin behar direla deritzot, mundua hobeto ulertzeko eta gauza asko trasmiti diezazkiguketelako.

 Oraingo honetan, "Bizkaialdeko Ipuin Esaundak"-eko Lamiñei buruzko pasarte batekin uzten zaituztet:

LAMIÑAK BAÑUTZEN

Gezalan, Bañutzeko baserrian,  baserria egoneko lekuan, ur gaziak urtetan eban eta bañu etxea egoan.

Gero, ba, bañu hartuteari itzi eutsienean, beste etxe bat egin zan eta ur gazi horrek urtetan eban lekutik hasi eta errekaraino tuberia bat imini eben eskusaduko urekin batera, horregaitik gaur ez da iturri gazi hori ikusten.

Ur gazi hori, bañetako ezeze, gaztainak egosteko be eroaten eban jendeak ona baino hobea zan eta.

Lamina asko egoten ei ziran, gezala guztian. Sarri askotan kontetan eben zelan urregorrizko orrazia eukien eta uretara sartuten ziran txirripistadotsean.
Gaur ez dago holangorik. Gezalaraino kaminoa egin dabe. Hemendik aurrera ez dago burpidea baino. Hor goragoan, Beresia, Elexartza, Elordui eta horiek auzuneok daukaguz eta hortik gora joaten jakun eli hori.

Mandazainak be ibilten ziran lehenago hemendik gure parajetik. Gizon lerden  eta bizkorrak izaten ziran, lamiñen eta holangoen bildurbakoak.

Guk ostera, batez be andrazkoek bildur handia izaten geuntzien horiei lamiña horiei.

Eta eskerrak Don Damian abadeari! Harexek emon zigun erremedioa holangorik agertu ezkero errezetako aginduz.

Iñoz entzun be egin dautsiet horiei horko goiko auzunetakoei han Aibelaibeko haitzetan be agertuten zirela lamiñak argi eta guzti.







viernes, 4 de noviembre de 2011

MITO eta gainontzeko narrazioen desberdintasunak

Sarritan, mitoa gainontzeko narrazioekin nahasten da, hala nola, ipuin, alegia edo legendekin. Azken biak oraindik azaldu ez arren, desberdintasunak egitea da nire gaurko helburua.


Ipuinari dagokionez, hainbat desberdintasun daude ipuin eta mitoen artean. Mitoak fikzio bezala aurkezten dira, ipuinak benetako istorio bezala aurkezten diren artean. Funtzioa ere batetik bestera aldatu egiten da, izan ere, mitoek batez ere funtzio etiologikoa izaten dute, hau da, egoera jakin batera nola heldu garen azaltzen saiatzen dira, baina ipuinek baloreak trasmititzen dituzte. Horrez gain, argumentuan ere desberdintasuna ageri dira. Ipuinen argumentuak sinpleak izaten dira, mitoena, aldiz, konplikatuagoa izaten da. Gainera, mitoetan kontatzen den istorio bakoitzak erlazio zuzena izaten du gainontzekoekin, leku eta pertsonaien errepikapenagatik.


Alegiak mitoetatik batez ere, pertsonaia eta funtzioagatik bereizten dira. Alegietako pertsonaiak pertsonen jokaera izaten duten animaliak izaten dira; mitoetakoak, aldiz, Jainko- Jainkosak, heroiak, munstroak… Funtzioari dagokionez, alegiek mezu moral bat izaten dute, zeina amaieran biltzen den irakaspen bezala. Mitoak, ordea, lehen esan bezala etiologikoak dira batez ere.


Legenda edo elezaharrei dagokienez, mitoak bezala, funtzio etiologikodun egiazko istoriotzat jotzen dira. Hala ere, mitoak ez bezala, denbora erreal eta historiko batean gertatzen dira, entzule edo irakurlearentzako ezagunak diren lekuetan eta pertsonaiak errealak izaten dira, adibidez, Cid, Carlo Magno…


Argumentu bera mito, ipuin edo legenda batean ager daiteke, istorioa aurkezteko moduaren arabera (erreal aedo fikziozkoa) eta funtzioaren arabera (etiologikoa, didaktikoa, entretenitzekoa…).


Argi geratu da, hortaz, zeintzuk diren mito eta legenda, ipuin eta alegien arteko desberdintasunak.




Mitoen gaian gaudelarik, Santurtziko Udal Euskaltegiko web orritik harturiko mito batekin uzten zaituztet:
http://www.santurtzieus.com/gelairekia/testuak/irak/basajauna.htm

SAN MARTINIKO ETA BASAJAUNA
Atauneko Muskia mendian ereiten zuten garia Basajaunek. Behin gizonezko bat (San Martiniko, beraien laguna zena) bisitan joan zitzaien. Kobazuloan sartu zenean gari piloa ikusi zuen, eta zera esan zien, baietz berak gari meta horien gainetik salto egin horiek ikutu gabe. Oso abarka zabalak zeramatzan gizontxoak, eta jakina, salto egitean abarkak gariz bete zitzaizkion.

Gero haiek agurtu eta herrirantz abiatu zen. Baina Basajaunak konturatu ziren, eta ikusi zuten abarketan garia zeramala. Orduan, aizkora bat bota zioten, baina gaztainondo baten enborrean geratu zen.

Bazeukaten beraz, gari-hazia baina ez zekiten noiz erein behar zuten. Orduan, egun batean San Martiniko Basajaunen kobazulora hurbildu eta hurrengo abesti hau entzun zien:

"Gizakiok balekite abestitxoa
aterako liokete etekin ederra.
Hostoa sortzean erein artoa,
hostoa erortzean erein garia
San Lorentzo garaian erein arbia"

Horrelaxe egin zuen San Martinikok, udazkenean erein zuen garia, eta uda aldean lortu zuen uzta. Horrela, garia eta ogia mundu osoan zabaldu zen.

Beste amarru baten bitartez, lortu zuen San Martinek serra egiteko sekretua ere. Basajaunak serrak egiten zituen bere tailerrean, San Martinek berriz, ez zekien nola egiten ziren. Ikasi nahi zuenez, morroiari agindu zion esateko bazekiela nola egiten ziren. Basajaunak hori jakitean zera esan zion morroiari:

-Ikusi al du bada, zure jaunak gaztainondo hostoa, ala?
-Ez, ez du ikusi, baina ikusiko du - erantzun zion morroiak.

Morroiak San Martini kontatu zion eta honek gaztainondoaren hostoaren forman fijatuta, serra egin zuen.

Gauean Basajauna San Martinen tailerrera abiatu zen ikusteko ea serra egin ahal izan zuen. Bertan serra bat ikusi zuen, eta hortzak (serraren hortzak) okertu zizkion apurtu nahian. Tamalez, tresna hobetzea baino ez zuen lortu. 

Eta horrela, serra ere mundu osoan zabaldu zen.



miércoles, 2 de noviembre de 2011

Mitoak, zer dira?


Ipuinei buruz  nahikoa zentratu ondoren eta horiei buruz hitz egiten asko aritu ostean, mitoen munduan murgilduko gara.

Lehenik eta behin, mitoak zer diren azaltzeari ekingo diogu.

Mitoa kontakizun tradizional bat da, Jainkoek, heroiek, munstroek… parte hartzen dutena. Mito ugarik mitologia osatzen dute.

Mitoak, azken finean, kultura edo herri bateko sineskeren parte dira, zeinak egiazko istoriotzat hartzen diren. Hala ere, zenbaitek hainbat kasutan, bere izaera fantastikoagatik gezurtzat hartu izan dituzte.

Orokorrean mitoen funtzioak ugariak dira, baina hiru funtziotan laburbildu ditzakegu guztiak. Al de batetik azaltzeko funtzioa dute, izan ere, jatorria, izateko arrazoia, edo bizitzaren aspektuek baten arrazoia azaltzen, garatzen edo justifikatzen saiatzen dira. Bestalde, funtzio pragmatikoa ere badu, funtzio honi esker, mitoek gauza bat era batera zergatik den eta ez beste batera zehaztu eta justifikatzen dute. horrez gain, esanahizko funtzioa ere badute. Horrek adierazten duena da mitoek ez dutela soilik zerbait azaltzen, gizakiari kontsolamendua, bizitzarako helburuak, baretasuna… ere ematen dizkiola.

Gainontzeko genero tradizionalak bezala, mitoak ere jatorria ahozkoan du, beraz, aurreko sarreraren baten ere aipatu bezala, transmisioz transmisio pixka bat moldatzen joaten dira, igorlearen arabera. Jatorria ahozkoan izan arren, idatzikora ere pasatuak izan dira, horietariko asko mantendu direlarik.

Hainbat mito mota bereizten dira:

    Mito kosmogonikoak: munduaren sorrera azaltzen saiatzen dira.
    Mito teogonikoak: Jainko- jainkosen jatorria kontatzen dute.
    Mito antropogenikoak: gizakiaren agerpena azaltzen dute.   
    Mito etiologikoak: gauzen, izakien, tekniken eta instituzioen jatorriaz aritzen dira.
    Mito moralak: ongia eta gaizkiaren existentzia azaltzen dute.
    Mito fundazionalak: herri  eta hiriak nola sortu ziren kontatzen dute, jainkoen eskutik.
    Mito eskatologikoak: etorkizunaren berri ematen dute, munduaren amaiera.

PERTSONAIA MOTAK

Lehen aipatu bezala, mitoetan oso ohikoa da heroiak, Jainko- Jainkosak, Lurra, erraldoiak… agertzea. Oposizioa erabiltzea oso ohiko da, hau da, kontrajarriak diren kontzeptuak erabiltzea, adibidez: beltza eta zuria, zaharra eta gaztea, altua eta baxua….


Web orri interesgarri batekin uzten zaituztet, bertan, hainbat mitori buruzko bideoak ikusteko aukera izango duzue:
http://vimeo.com/album/195440


Adibidez legez, honako mito honekin uzten zaituztet, aitonak kontatutakoa. esan bezala, bloga berarengan pentsatuz sortu nuen eta gure artean ez dagoelarik, gaurkoa berari zuzendua.

ANBOTOKO MARI

            Orozkoko gizon aberats batek olea bat egin eban eta martxan ipinten joan zirenean olea ez ebilela konturatu ziren. Orduan gizonak olagizon bateri deitu eta Mari Anbotokoagana agindu eban kontsulta egitera  Superlegorrera.

            Gizona Superlegorrera heldu eta Mari aurkitu eban, kobazuloa ondo apainduta eukalarik. Eta Anbotoko Señoreak esan eutson:

-Zetan zatoz ba zu ona? Esarri, esarri!

Gizona eseri egin zan eta sagardo apur bat emon eutson urre gorrizko edalontzi baten.

-Mari Anbotokoa ugazabak olea bat egin dau baina ez dabil martxan.
-Bedeinkatu dozue?

Eta gizonak ezetz esan.

-Ba bedeinkatu ein behar dozue ze deabruak deko lotute eta horregaitik ezin da mogitu. Konbentu batera joan behar dozue eta konbentuko superiora ekarri, bedeinkatu eta holan martxan hasiko da.

Gizonak Mariri eskerrak emon eta Joan egin zan.

Olartera heldu zanean ugazabari kontatu eutson jazo jakona. Konbentura joan zan eta frailea ekarri eban olartera. Fraileak olea bedeinkatu ebanean zarata izugarri bat entzun zan, deabruaren hasarrea, eta orduantxe hasi zan martxan olea.




martes, 1 de noviembre de 2011

IPUINAK GAUEAN (Alejandra Garcia Rosado)

Aurreko sarrerari jarraiki, hau da, ipuinak etxean kontatzeak duen garrantziari buruz, gaurkoan, bideo batekin uzten zaituztet.

Bertan, Alejandra Garcia Rosado psikologoa aritzen da hizketan. Aipatzen du nola oso lanpetuta ibiltzen diren gurasoek gauean haurrekin momentutxo baten egon eta ipuin bat kontatzeko une bat topatzeak, onura asko ekartzen dizkiola umeari, umeak momentu hori berarentzat soilik dela baitaki, berarekin bakarrik egoteko. Autoestima eta norbere buruaren segurtasunean ere onurak omen dakartza. Horrez gain, umeak ipuinak irakurtzeko ohitura har dezake, egunerokotasuneko parte bihurtuz.

Ipuinak kontatzeko modu asko daudela dio Garciak:

Horietako bat existitzen den ipuin bat kontatzea omen da.
Bestea, aldiz, gurasoak ipuina sortzea da, pertsonaia edo animaliatxo bat aukeratu eta hortik abiatuz, umeari gertatutako zerbaitekin istorioa sortzea. Horrela, umeari gertatutako horrek ondorio desatseginak izan baditu, gurasoak, ipuinaren bitartez, soluzio edo irtenbide desberdinak eman diezazkioke. Azken finean, zeharkako modu batean ikaskuntza emango da.

Ipuina eguna izteko modu bat dela diozku psikologoak. Ez baita ipuina kontatzea soilik, umearekin bakarka egoteko momentu bat da. Ipuin batetik hasiko baikara, baina ume eta aita edo amaren arteko elkarrizketa bat irtengo da, egunean gertatutako gauzak, umearen egoera emozionala… ezagutzeko bide emango diguna.

Hortaz, hementxe uzten zaituztet, bideoarekin: